BILDUMA HIZTEGIA

sexual abuse (en)

Indarkeria



Espainiako Gobernuak 10/2022 Lege Organikoa onartu arte haren Zigor Kodean (181. artikuluan) erabilitako terminoa, honako delitu hau adierazten zuena: norbaitek, indarkeria edo larderia erabili gabe eta adostasunik gabe, beste pertsona baten sexu-askatasunaren aurka atentatzea. Tipifikazio horrek sexu-erasoetatik bereizten zituen sexu-abusuak, eta biktimak adostasuna libreki adierazteko ezintasuna zuen kasuak ere sexu-abusutzat hartzen zituen; esate batera, biktima konorterik gabe zegoen kasuak edo buru-nahasmendua zuenekoak.

OHARRA: 10/2022 Lege Organikoak bertan behera utzi zuen sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren arteko bereizketa; gaur egun, onartu gabeko edozein sexu-ekintza sexu-erasotzat hartzen da, indarkeriaren edo larderiaren erabilera kontuan hartu gabe. Aldaketa hori mugimendu feministaren urte luzetako borrokaren emaitza izan zen, behin eta berriro salatu baitzuen bereizketa horrek adostasunik gabeko sexu-erasoen larritasuna apaltzen zuela.



Hiztegi-unitateak